Portada

AHANTZERRIKO KOP(L)AK

PAMIELA EDITORIAL
05 / 2016
9788476819425
Éuscaro
35
ESPAÑA
Literatura
Vasco/Euskara

Sinopse

Ez dakit zergatik nekatzen garen liburuendako izen berriak asmatzen... Beti ari gara liburu bera idazten (Walt Whitman eta Luis Cernuda dira orain burura datozkidan kasurik nabarmenenak, baina zenbat halako!), beti bizitza bera bizitzen...

Bidaia batean bezala, eguzki bera dugu lagun eta bidaide; ilargi eta izar berberak. Ber haizeak dabiltza ordokietan gaindi, euri xehe edota erauntsi berberak goian-behean. Ibai eta erreka guztiak bat dira, eta den-denek itsaso berean isurtzen dute ura.

Izakiak oro sortze edo jaiotzarekin hasten dira, eta orobat finitzen, goiz edo berant, hiltzearekin. Ezdeusetik gatoz eta Ahantzerrirantz abiatzen gara fite, baitezpada, geriza bila. Lagun onen gisara, aterperik sekula ukatuko ez digun Ahantzerrirantz...

PVP
13,00